Ecosyste.ms: Awesome

An open API service indexing awesome lists of open source software.

Awesome Lists | Featured Topics | Projects

https://github.com/erral/konpilazioa_itzultzailea


https://github.com/erral/konpilazioa_itzultzailea

ehu

Last synced: 9 days ago
JSON representation

Awesome Lists containing this project

README

        

KONPILAZIOA I 2003/2004 - PRAKTIKA
====================================

2003-2004 ikasturtean EHUko Informatika Fakultateko *Konpilazioa I* irakasgaian
burututako praktikaren kodea; irakasgaia Nerea Ezeiza eta Eneko Agirrek irakatsi
zuten.

Itzultzaile hau ADA programazio lengoaiarekin egin da Windows ingurunean,
Windows 98 Bigarren Edizioa Sistema Eragilean hain zuzen ere, eta konpilatzeko
ADAren GNAT dohaineko konpiladorea erabili da, ADAGide deritzon ingurune grafikoaz
lagunduta.

Iturburua konpilatzeko, ADAGide ingurunea erabilita, nahikoa da Itzultzailea.adb
fitxategia ireki eta Compile (F2) eta Build (F3) aginduak erabiltzea fitxategi
exekutagarria lortzeko.

Komando lerroa erabiliz zera tekleatu beharko da::

$ gnatmake itzultzailea.adb

Exekutatzeko nahikoa da konpilaziotik sortzen den fitxategi exekutagarria
abiaraztea parametro gabe, berak exekuzioan zehar eskatzen baititu helburu eta
iturburu fitxategien izenak.

docs karpetan praktikaren dokumentazioa jarri dut.

Lan hau hiru ikasleren artean egin genuen, baina nire bi lankideen izenak apropos
kendu ditut.

Lan hau beste hainbat ikaslek aurreko urteetan egindako lanetan oinarritu zen,
eta euren izenak ere apropos kendu ditut.

Izenak kentzea ez da izan meritu guztia niri ematea, bakoitzaren izena babestea
baizik.