An open API service indexing awesome lists of open source software.

https://github.com/irontec/mintzatu

Euskeraz Mintzatzen diren tokien sarea
https://github.com/irontec/mintzatu

Last synced: 7 months ago
JSON representation

Euskeraz Mintzatzen diren tokien sarea

Awesome Lists containing this project

README

          

Zer da Mintzatu?
================
Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburutzat daukan proiektua da. Horrela, gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzera lagunduko dizu.

Zer egin dezaket Mintzaturekin?
===============================
Mintzatuk honako gauzetarako balio du:

Euskaraz mintzatzen den munduko lekuak bilatzea
Euskaraz mintzatzen den leku berriak etiketatzea
Zure kokalekua partekatzea eta euskaraz norekin hitz egiten duzun esatea
Euskaraz hitz egiteko lagun berriak egitea
Nola funtzionatzen du?
Mintzatu 2 eratan erabil dezakezu:

Mintzatu.com webgunetik
Zure iPhone edo Android terminal mugikorretik (oso laster erabilgarri)

Zer egin behar dut?
===================
Lehenik eta behin, zure kontua sortu behar duzu. Horretarako, egin ezazu klik honako esteka honetan.

Zure kontua sortu duzunean, log in egin ahal izango duzu aplikazioan eta lekuak etiketatzen hasi.

Nahi baduzu, zure lagunak ere bila ditzakezu eta Mintzatu.com erabiltzera gonbidatu.

Zeintzuk dira Mintzatu erabiltzearen abantailak?
================================================
Mintzatuk euskaraz hitz egiteko leku eta persona berriak aurkitzera lagunduko dizu. Webgunetik edo zure mugikorretik bilaketak egin ahal izango dituzu kategoriaren arabera, lekuetan zein jendek ‘check in’ egin duen ikusi, beren adiskidetasuna eskatu, etab.

Gainera, askotan “Mintzatu” egiten baduzu, sistemaren ohorezko sariren bat jaso ahal izango duzu (“Alkatea”, “Esploratzailea” edo bestelakoak…). Jolas ezazu Mintzaturekin gehiago jakiteko.

Mintzatu gustatzen zait eta nire lagunekin partekatu nahi dut. Nola egin dezaket?
Mintzatu zabaltzera lagun dezakezu gure bideoa zure lagunekin partekatuz.

Mintzatu Twitter eta Facebook-en bidez partekatuz.

Webgunearen esteka zure lagunei posta elektronikoaren bidez bidaliz.

Honi buruz
==========
Mintzatu Euskararen hedapenerako proiektua da, honako erakundeen laguntzarekin garatua:

Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila
Bizkaiko Foru Aldundia

Parte hartu eta lagundu zabaltzen!